TALDEA

ESPIRITU GAZTEAK JAIALDI GAZTE BATENTZAT


roseofdolls

KOORDINATZAILE OROKORRA

Ikus-entzunezko online edukien ikertzailea da UPV/EHU unibertsitatean. Momentu honetan gai honen inguruan doktoretza amaitzen ari da, websailen inguruan aditu bilakatuz. Komunikazio, teknologia berrien eta zinemaren andereño, aldizkarietan artikuluak eta liburuak idazten ditu. Rocíok Happy Latex Productions ekoiztetxean zuzendari eta ekoizle bezala lan egiten du eta munduan zehar saritutako Gifted Corporation-en sortzaileetako bat da.


omend

EDUKI-ZUZENDARIA

Oliver Happy Latex Productions-en zuzendaria izan da 7 urtez. Bere proiektua, Gifted Corporation, nazioarteko jaialdietan 14 sari irabaztean gain, 40 nominazio lortu ditu mundu osoan zehar. Bere bideo musikalak sarituak izan dira eta kritika ikaragarri onak jaso dituzte.

Soilik 26 urterekin bere generazioaren zuzendaririk aktiboenetarikoa da. 2o ekoizpen baino gehiago zuzendu ditu eta 50 kanpo-ekoizpenetan kolaboratu du, horien artean, labur-metraiak, luze-metraiak, publizitatea, ekitaldiak eta media berriak, sari ugari bereganatuz.


Gato Nerekan

EKOIZLE BETEARAZLEA

Zinema eta telebista andereñoa eta Euskal Herriko Unibertsitatetik doktoretza tituladuna. Narratiba dokumentalean aditua, telebistan ikustarazitako lanak egin ditu. Horrez gain, euskal ekoiztetxe nagusietan lan egin du urte askoz eta ikus-entzunezko sektorean esperientzia zabala izanik, labur-metraien hainbat lehiaketetan epaimahaiko izan da.


Zaioa Enana

KOMUNIKAZIOA ETA PROGRAMAZIOA

Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio eta Kudeaketaren Masterrarekin, nazioartean saritutako formato desberdinen ekoizlea da, horien artean, luze-metraiak, labur-metraiak, websailak, etab. SUKUBO Producciones elkarte eta ekoiztetxean lan egiten du. Musikazale eta zinemazale amorratua, lehiaketa garrantzitsuenetan kontzertu eta filmen inguruan egiten dituen kronikengatik da ezaguna.


Juanito mendoza

MARKETING & EKITALDIAK

Juan web diseinatzaile, diseinatzaile grafito eta jantzi diseinatzailea da. Horrez gain, ikus-entzunezko hainbat proiektuen ekoizlea da, gau-ekitaldien, jaien, dj-en eta kontzertuen ekoizela den bezela. Aktore moduan lan egin du eta ingelesa, gaztelera eta frantsesa arazorik gabe hitz egiten ditu maisu bezala duen lanean.


Gaizkaa

MARKETING & ASISTENTZIA

Narváez hainbat show daramatza bizkarrean, horien artean nabarmentzen dira “La Tierra de Todos” filma eta saritutako “Gifted Corporation” web saila.

Gainera, beti uztartu ditu aktore bezala eta ekoizle bezala egindako lanak eta Sukubo Films elkartearen sortzailea da, zeinekin laburmetrai ugari filmatu dituen.


Sin título-4

WEB ORRIALDEA ETA DISEINUA

Web diseinatzaile, diseinatzaile grafiko eta bideo-jokoen diseinatzailea da. Agentzia fotografikoetan egin du lan.  Gaur egun bideo-jokoen ekoizpenean lan egiten du, bideo-joko modernoen itxura bisuala diseinatuz. Aldi berean, aplikazioen garapenean aritzen da eta markaren online presentzia lantzen du baita.

share on

×